Astra tresna konpartitua da, inguruan duen komunitateak autogestionatzen duen espazioa. Izaera irekia du eta edonork antolatu dezake jardueraren bat Astran, edo bertako erabakietan eta kudeaketan parte hartu. Are gehiago esango dugu, jendearen parte-hartzerik gabe ezin du funtzionatu. Astraren bihotza herritar mugimendua da; norbanakoak, gazteak, sortzaileak, kultur elkarteak, gizarte eragileak… euren guztien auzolanarekin bakarrik egin dezake aurrera Astrak. Astra eremu malgua ere bada; dibertsoa, esperimentaziora emana, egiteko modu ezberdinak sustatzen dituena, antolatzeko, pentsatzeko, sortzeko bide berriak batu nahi dituena.

Horregatik guztiagatik, Astra denon artean kudeatzen delako eta egiteko modu ezberdinak daudelako, Astra Koordinadorak beharrezkoa ikusi du denon artean adostutako Astraren parte-hartze eta erabilera gida bat osatzea. Astrak elkarlana nahiz norbanako eta eragileen autonomia sustatzen ditu. Horregatik hizkuntza eta prozedura komunak behar ditu, modu egokian konpartitzeko Astra.

Yoga
Astelehena - 18:00-19:30 Doan
Urdaibaiko kantagunea
Astelehena - 19:30 Doan
Bertso eskola
Asteartea - 19:00 Doan
Swing
Asteazkena - 18:45 Doan
Errumaniera
Osteguna - 17:00-19:00 Doan
Yoga
Osteguna - 18:30-20:00 5€
Batukada
Osteguna - 19:30 Doan
Aikido
Ostirala - 18:00 5€
Capoeira
Larunbata - 11:00-13:00 Doan
Dantza errumaniarra
Larunbata - 17:00-19:00 Doan