Astra Gernika | Astra Gernikentzako

Zapatu honetan, bi km parte-hartze prozesuaren bigarren bilera egingo dugu gaztetxean, arratsaldeko 17etan

2012(e)ko Martxoak 30
bikm

ASANBLADAREN HELBURUA:  Astra [Kulturarako fabrika soziala] zelango Kudeaketa eredua izango duen definitzen hastea.
IRAUPENA: gehienez 2 ordu ta erdi.

SAIOAREN GARAPENA (Parte Hartuz ikertaldeko lagunekin batera osatu dugu. Eskerrik asko!):

1) Ongi etorria, saioa kokatzea eta dinamizatzaileak aurkeztea:    [10']

- Liburuxka banatu eta, jende berria egon daitekeenez, bertan orain arte egindako ibilbidearen laburpena dagoela aipatzea: 0Km eta Astra proiektua; 1km. proiektu arkitektonikoa eta faktoria ezberdinak; 2km. Astraren funtzionamendua irudikatzea (1. saioa) eta kudeaketa-eredua definitzea (gaurko saioa). ( … )


2 kilometroa

2012(e)ko Martxoak 12
2km

Zapatuan, datozen hilabeteotan luzatuko den 2 kilometroa parte-hartze prozesua hasi genuen. Jende kopuru polita bildu ginen eta datozen saioetarako hainbat eztabaidagai azaldu ziren. Beti bezala, bilera apur bat luzatu zen eta lan-taldeen dinamikara heldu ezinik ibili ginen. Hurrengoa saioa martxoaren 31n izango da, Gernikako Gaztetxean. Eutsi goiari!


Astrako zaharberritze lanak ikusten

2012(e)ko Martxoak 8

Lantzean egiten dugun moduan, gaur Astra Koordinadorako kide bi Astraren zaharberritze lanen jarraipena egitera hurbildu dira. Arkitektoaren eta udaleko teknikariekin batera eraikinaren inguruko azken gora-beheren berri izan dute.


Astra irudikatzen

2012(e)ko Martxoak 8

Astrako planoa ikus dezakezue hemen, bertan egongo diren espazio eta baliabideekin. Hemen irudikatzen dena Astra Proiektuan erabakitakoa da. Beheko solairua eta lehenengoa martxan jartzeko diru-laguntzak jaso ditu Udalak. Beraz, oraingoz ez da bigarren solairua atonduko, baina Astra Koordinadorak lan egingo du solairu hau ahalik eta arinen erabilgarri egon dadin.